Ane Erice + Adrián García, Landabaso Eskola Aktiboa

Ane Erice eta Adrián García bazkide fundatzaile eta bidelagunak dira Landabaso Eskola Aktiboan, pertsona askoren ametsa abiapuntutzat duen Haur eta Lehen Hezkuntzako (3-12) eskola homologatu berri bat da. Umeek euren gaitasunak osotasunean garatzeko lekua, non erritmo eta ezberdintasunak errespetuz eta begirunez zaintzen diren, eta umeei, askatasun, konfidantza eta segurtasun atmosfera bat eskainiz, esplorazio eta jolasaren bidez, euren ikasketa prozesuaren bideratzaileak bihurtzeko aukera zalbaltzen zaien.

Proiektuak kalitatezko ikaskuntza-proezuari garrantzia ematen dioten familiei hezkuntza sistemaren barruan bide bat zabaldu nahi die. Errespetuzko harremanen bidez, neurozientziaren azken aurkikuntzek bermatutako metodologia berritzaileetan oinarriturik eta testuinguru natural batean murgilduta, umeen hazkuntza pertsonala zaintzen den tokia.

Informazio gehiago.